Martxoaren 17an eta 18an (astelehena eta martitzena) egin dira grabaketak, kalean. Eta herritarrek ez dituzte galdu nahi izan grabaketa saioak. Bi egunetan, filmaren grabaketa taldeaz gain, herritarrak ikusle moduan egon dira aktoreen eta teknikarien aurrean. Eta ez hori bakarrik, zenbait herritarrek, ez bakarrik lekeitiarrek, filman parte hartu dute, extra lana beteaz.

Jose Coronado aktore espainiarra da filmeko protagonista nagusia.
Bi egunetako grabaketa saioak eginda, barriro ere Lekeitiora gerturatuko dira. Horrela ba, hurrengo grabaketa saioa apirilaren 4an egingo dute.
Argazki galeria [nggallery ID=135]