Mungian izandako hilketa matxista salatuko dute Ondarroan, Lekeition eta Markina-Xemeinen
Ondarroako Udal Berdintasun Sailak eta Markina-Xemeingo Udal Parekidetasun Batzordeak hilketaren aurrean gaitzespena agertzeko deia egin die herritar guztiei. Ondarroan gaur 19:00etan egingo da elkarretaratzea, Alamedan, Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez! lelopean. Lekeitioko Udalak Potxuak Martxan emakume taldeak gaur, 19:30ean Eskolapean egingo duen elkarretaratzera joateko deia egin du. Markina-Xemeinen bihar egingo da mobilizazioa, 20:00etan, udaletxe aurrean.