
Izarbidean elkarteko neska-mutilak gozoak saltzen landara azokan
Izarbidean elkarteak antolatuta Mus eta Briska Txapelketa jokatuko da domekan, 16:00etan, Izarbidean elkarteak Beti Jai erretiratuen tabernaren goiko partean duen egoitzan.
Musean zein briskan hiru sari emango dituzte: Lehenengo saria 60 euro eta zapia izango da; bigarren saria 40 euro eta txanpana; eta hirugarrena 20 euro eta pastak.
Mayo, Erlatx eta Beti Jai elkarteko erretiratuen tabernan eman ahalko da izena eguenera arte. Bikote bakoitzak 10 euro jarri beharko ditu.
Izarbidean elkartea, irabazi asmorik gabeko Markina-Xemeingo elkarte bat da, eta adimen-urritasuna dutenen alde egiten dute lan. Gurasoen helburu nagusiena, haien seme-alaben gizarteratzearen aldeko lana egitea eta gizarte osoari baina batez ere bertako herritarrei, horretan partaide izateko eskatzen diete. Helburu horren harira, hainbat ekimen antolatzen ditu elkarteak.
Herritar guztiak animatu dituzte Mus eta Briska Txapelketan parte hartzera.