
Orain arte egindakoaren berri eman eta eta eskaera berriak jasotzeko balioko dute. Bilerak 19:00etan izango dira, udaletxean.
Herrigunean eta auzo hurbiletan bizi direnentzako bilera egingo da bihar, eta urrunen gelditzen diren auzo eta landa ingurunekoena etzi. Horrela banatu dituzte herritarren eskaeren inguruan Udalak egingo dituen bilerak.
Ariketa sanoa
Joxean Agirregozmezkorta udal gobernazioburuak zuzenduko ditu batzarrak. «Bilera hauek urtean birritan egiten ditugu; ariketa sanoa delakoan gaude», esan du. Udalarentzat ahal den heinean herritarrek dituzten eskaerei erantzutea «oso garrantzitsua» dela gehitu du Agirregomezkortak. «Euren eguneroko bizitzan eragina duten kontuak dira, eta horiek hobetzen saiatzea geure erantzukizuna da».