Materia organikoa jasotzeko hiru bide izango dituzte Lekeition: edukiontzi bidez, norbere etxean konpostagailu bat jarrita, eta auzo mailan konposta eginez. Lehenengo bidea,
apirilean hasiko da martxan, auzokonposta gunea, eta lehenengo auzoa Letraukua-Harbiatx izango da. Gunea apirilaren 12an zabalduko da, eta horren berri diptiko baten bitartez emango du udalak. Horretaz gainera, proiektu horren nondik norakoak azaltzeko eta herritarrei beraien zalantzak argitzeko
auzo batzarra egingo da Harbiatxeko enparantzan martxoaren 26an arratsaldeko 19:00etan.
Auzokonposta proiektuan parte hartu ahal izateko izena eman behar dute herritarrek aldez aurretik. Horretarako, apirilaren 4a bitartean 94 603 41 00 telefono zenbakira deitu, ingurumena@lekeitio.com helbide elektronikora idatzi edo arratsaldez kultur etxetik pasatu daitezke. Zerrenda osatutakoan, parte hartuko duten herritarrek, konpostari buruzko formazioa jasoko dute. Ikastaroa, apirilaren 12an emango dute. Behin konposta egiteko zehaztasun guztiak ezagututa, giltzak banatuko dituzte eta herritarrak materia organikoa bereiztu eta konposta egiten hasi ahalko dira.