Berriatuko osasun etxe berria astelehenean hasiko da funtzionatzen
08:00etatik 15:00etara funtzionatuko du astelehenetik aurrera Berriatuko osasun etxe berriak. Eta besteak beste, oinarrizko zerbitzuak eskainiko ditu. Larrialdi zerbitzua, orain arte lez, Ondarroako osasun etxeak eskainiko du. Eduardo Zubizarreta herrian hamar urtez medikua dena izango da osasun etxe berriko medikua.
Orokorrean, medikuntzako eta erizaintzako gela bana eta sendaketa gela bat ditu osasun etxeak. Inaugurazio ekitaldian egon ziren Osakidetzeko zuzendari nagusi Jon Etxeberria, Berriatuko alkate Imanol Mugartegi eta Barrualde Galdakao Erakunde Sanitario integratuko kudeatzaile Jon Guajardo. Ekitaldiak komunikabide asko erakarri zituen Berriatuara.
Osasun etxearen aldamenean Turismo bulegoa egongo dela ere jakitera eman zuten. Horrela, bertan, eskualdean ekoizten diren produktuen informazioa eta bestelako informazioa eskainiko zaie herritarrei.
Argazki galeria [nggallery ID=136]