Mutrikuko batzordeko kideak, domekarako deialdia egiten.
Martxoaren 17an egin zuen Mutrikuko Gure Esku Dagok lehenengo batzar irekia, eta 45 lagun elkartu ziren. Batzordea eratuta,
martitzenetan hasi dira biltzen, 19:00etan, Luardo Etxean. Domekan,
12:00etan egingo dute mugimenduaren aurkezpena, Zabiel Kultur Etxean.
Aurkezpena eginda, talde argazkia aterako dutela zehaztu du mugimenduak, eta baita ekainaren 8ko giza katerako metroak, kamisetak eta bonoak salduko dituztela ere. Hain justu, Zabielen, Goiko plazan eta Beheko plazan jarriko dituzte saltokiak. Atxikimendua emateko aukera ere egongo da leku horietan.
Batzordean nahiz aurkezpenean parte hartzeko deia egin du Mutrikuko Gure Esku Dago dinamikak, “Euskal Herria nazio bat” dela aldarrikatzeko. “Euskal Herriak bere etorkizuna aldarrikatzeko eskubidea du; euskal herritarroi dagokigu erabaki hori”.