Lea-Artibaiko taldeak finalerako txartela lortu du BBK Sariketan
Saioa giro ezin hobean egin da. Lea-Artibaiko taldean: Aitor Ruiz Urizar, Graxi Arregi Leonardo eta Naroa Loiola Lejardi egon dira, 18 urte artekoetan. 18 urtetiko gorakoetan ostera, Aissa Intxausti Aburruza, Eneko Arrate Sololuze eta Nerea Ibarzabal Salegi egon dira.
Lea-Artibaiko taldeak 156.5 puntu egin ditu 18 urtera artekoetan. Durangaldeak, ostera, 172.5 puntu egin ditu talde horretan. 18 urtetik gorakoetan 248.5 eta 216 egin dute Lea-Artibaikoetak eta Durangaldekoek, hurrenez hurren. Horrela ba, 388.5 eta 405 puntugaz, Lea-Artibai gailendu da eta finalerako txartela lortu dute.