Emakumeen Nazioarteko Eguna eta munduko emakumeen elkartasuna gaia elkartuta, artelanak egin dituzte herriko ikasleek Etxelilak bideratuta, Hezkidetza egitasmoaren bidez. Erakusketa Etxelila Emakumin Topalekuan dago ikusgai,
martxoaren 28ra bitartean.
Herriko ikasleek, izan ere, emakumeen topalekuan antolatu diren erakusketa eta ekintzetara joateaz gain –bisita gidatuetan parte hartu dute, adibidez–, gaia landu eta ekarpen bat egin nahi izan dute. «Etorri herriko ikasleek egindako lanak ikustera, merezi du eta», dei egin dute Etxelilako arduradunek.