Arrigorri Itsas Arrantza elkarteak berdel jana antolatu du gaur goizean Ondarroan
Pilo bat ontziren artean arrantzatu eta herritarren artean banatu. Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, gaur goizean goiz Itsasaurre plazan elkartu ziren Arrigorri Itsas Arrantza elkarteko kideak. Parrillak prestatzen zebiltzan 10:00ak orduko. Eguerdi partean, 12:00etatik 14:30era, 200 kilo berdel eskaini dizkiete herritarrei, ogi puska bategaz eta ardoagaz lagunduta. Ohi legez, giro polita izan zuten. «Esker oneko», berdela dastatu zutenek borondatea eman zieten sukaldariei.