Hondakin Ahaztuak itsas ekimena antolatu du Artzabal Surf Elkarteak zapaturako. Karraspio, Isuntza eta Ogella hondartzak garbituko dituzte
09:30ean hasita. «Gure hondartzak garbitu eta kostaldearen eta beren ekosistemen zaintza eta errespeturako sentsibilizazioan eragitea da helburua», azaldu dute Artzabal Surf elkartekoek.
Karraspiotik hasiko dira eta Isuntza eta Ogella garbituko dituzte ondoren. «Bere ezagugarriakgatik Ispasterren egoten dira hondakin gehien eta lan handia izaten da», aitatu dute Artzabal Surf Elkartekoek. Hori dela eta herritar guztien laguntasuna «pozik» hartuko dutela adierazi dute.
Antolatu duten garbiketa, kostaldea garbitzeak berez dakarren onuraz gain, herritarren ohiturak aldatzen laguntzeko eta agintariei plastiko eta poltsei dagokien legeria alda arazteko sentsibilizazio ekintza bat dela azpimarratu dute.