Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
AisiaGizarteaKultura

Papera egingo dute erropa eta tela zaharrekin Markina-Xemeinen

Markina-Xemein
2014/03/20
OLYMPUS DIGITAL CAMERAErropa eta tela zaharretatik abiatuta, papera egiteko aukera egongo da zapatuan, 16:00etan, plazabarripean. Eskuak masan sartu eta bakoitzak bere papera egiteko aukera edukiko du Margaret Mahan eta Drew Matott Paper Peace proiektuko arduradunen gidaritzapean. Prozesu erraz eta dibertigarria dela jakitera eman du Margaret Mahan-ek. Materiale desberdinak erabiliko dituzte papera era berezian egiteko, eta gero bakoitza bere paperagaz joango da etxera. Auto eta bizikleta baten laguntza ere izango dutela aurreratu du Mahanek. Gainera, nahi duenak, bere arroparen bat eraman dezake papera egiteko. Paper Peace Project Papera egiteko zuhaitzak erabiltzen hasi aurretik telak erabiltzen ziren papera egiteko. Telak erabiltzeko ohitura hori berreskuratu dute Margaret Mahan eta Drew Matott-ek. Linoa eta algodoia behar dira papera egiteko. Edozein erropak balio du, baina zenbat eta lino edo algodoi gehiago izan papera hobea izaten da. “Gaur egun erabiltzen dugun erropak poliester asko darama, baina guk zelulosa gehiago sartzen diogu bateren batek beste era bateko erropa ekarriz gero”, argitu du Margaret Mahanek. Tailer bakoitzean egiten duten papera katalogoetan gordetzen dute errezeta bertan idatzita, eta gero, Yaleko unibertsitateko liburutegira bidaltzen dute. “Parte hartzaile bakoitzari bere paperik txarrena eskatzen diogu eta gorde egiten ditugu guztiak”, zehaztu du. Drew Matott 1998an hasi zen papera egiten arte grafikoak ikasten zebilenean. Bere paper propioa egiten hasi zen materialeagaz beragaz ere erlazio bat edukitzeko. Zeraman erropak istorio bat gordetzen zuela pentsatu zuen eta hori paper bihurtuz gero paperak ere istorio bat izango lukeela. Horrela tailer bat jarri zuen abian. “Nik bere tailerrean ikasi nuen ikasle nintzenean eta graduatu ondoren biok Peace Paper Project (Bakearen Paperaren Proiektua) sortu genuen”, azaldu du Mahanek. 2011tik bidaiatzen dabiltza eskuz egindako paperaren prosezua irakatsiz. Terapia Baina proiektua oraindik haratago doa. Paperaren tailerra terapia emateko bide bat bihurtu dute. Esperientzia txar bat izan duen jendeak esperientzia horregaz lotzen duen erropa paper bihurtu dezake, zer edo zer positibo bihurtuz. “AEBn gaur egun arteari lotutako terapiak interes handia sortu dute. Medikuntza orokorretik kanpo dauden terapiak dira”. Prostituziotik atera zituzten andra eta neskatileri tailerra ematera joan zen Dreww Matott Indiara. Horretarako makina erabilgarria prestatu zuten, eta orain makina hori motxilan, leku batetik bestera bidaiatzen dute tailerra emanez. AEBn zehar, Turkian, Alemanian, Irlandan, Ingalaterran, Eskozian, Kosobon, eta  Sarajevon egon dira besteak beste. Orain, Poloniara joatea da euren asmoa. Auschwitz-en dagoen Bakearen Museora. Kontzentrazio eremuaren inguruan daudean landareekin papera egin nahi dute bertan. Irako borrokalari ohiekin, gudetako beteranoekin, Londresko metroko atentatuan bizirik atera zirenekin, genero indarkeria jasandako emakumeekin…Era askotako sufrimendua jasan duteneri emozioak bideratzen laguntzera joaten dira. “Prozesuan sinisten dugu eta tailerrak beti positiboak izaten dira” dio Mahanek. “Papera dute eta zer edo zer aldatzen da jendearengan”. Markina-Xemeingoa baina, ez da terapia bat izango, jaia baizik. “Ondo pasatzeko aukera bat papera eginez”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.