
Argazkikaria: Oscar Martinez
Lekeitioko Dzanga Piragua Kirol Elkarteak antolatuta,
2014ko Kayak Surf-eko Euskadiko IX.Kopako lehenengo Lehiaketa jokatuko da zapatuan Isuntzako hondartzan.
Bizkaiko Kayak surf txapelketa ere lehiatuko da aldi berean.
Bi modalitatetan arituko dira parte hartzaileak: HP bezala identifikatzen diren 2,70m baino txikiagoko Kayak laburretan, eta IC bezala identifikatzen diren 2,70 metro baino handiagoko Kayak luzeetan. Partehartzaile bakoitzak gainera, bi modalitateetan parte hartzeko aukera edukiko du, bai kayak laburretan zein luzeetan.
Kadete, junior, open eta master kategorietan lehiatuko da txapelketa, eta parte hartze handia egongo dela aurreratu dute antolatzaileek.
6 neska eta 30 muti inguru espero dituzte. Hori dela eta,
09:00etan elkartuko dira Lekeitioko plazan eta itsasoko baldintzak zeintzuk diren ikusi ondoren, «eta aukera izanez gero», txapelketa hasi eta lehenengo parte hartzaileak uretara sartuko dira.
Eguerdi partean, atsedena hartuko dute, eta marea gorantz hasten denean,
15:30ak aldera, hasiko dira parte hartzaileak hurrengo mangekin. 17:30ak aldera, final laurdenak eta finalerdiak jokatuko dituzte, eta
18:30ak aldera izango da finala.
19:00tan egingo dute sari banaketa eta zozketa.