Euskal Herriko Itzuliak zirkulazioan izango duen eraginak azalduko ditu Markina-Xemeingo Udalak
Markina-Xemeingo Udalak batzar informatiboak prestatu ditu Euskal Herriko itzuliak zirkulazioan edukiko dituen eraginak azaltzeko. Auzo batzarrak martxoaren 29an egingo dira Meaben eta Iruzubietan. Herri batzarra, berriz, apirilaren 2an izango da kultur aretoan.
