Bizkaiko 6. Zigor Auzitegiak hemezortzi hilabetez egunean hamabi euroko isuna ordaintzera zigortu du abokatua, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu zenaren kontra kalumniak egitea egotzita.
Epaiak zehazten du Alfonso Zenon abokatuaren hitzak Espainiako Zigor Kodearen 205. artikuluan zigortzen den kalumnia delituagaz bat datozela. Egunero ordaindu beharreko diru kopuruaz gain, 5.000 euro pagatu beharko dizkio Zenonek Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu ohiari, epaiketaren kostuak ordaintzeaz gain. Ares pozik agertu da ebazpenarekin, “bere eta Ertzaintzaren kontrako inputazioen gezurra berretsi” duelakoan.
2010. urtean Ertzaintzak Ondarroan egindako polizia operazio batean atxilotutako gazteek torturak salatu zituztela jendaurrean esan eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua tortura horien erantzule egiteagatik jo zuen auzitara Aresek.
Urtebete eta hiru hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuten Zenonen kontra. Denbora berean abokatu lanetatik kanporatzeko ere eskatu zuten akusazioek, eta gertaerak izan zirenean Herrizaingo sailburu zenari (Rodolfo Ares) 15.000 euro ordaintzeko.