Auzo-konpostaren berri emateko bilera egingo da eguaztenean Lekeitioko kultur etxean
Datorren hilabetean Letraukua-Harbiatxen martxan jarriko den auzo-konpostaren gaineko batzarra egongo da eguaztenean 19:00etan, kultur etxean. Batzarra Harbiatxeko enparantzan egin behar zen baina, lekuz aldatu dute, eguraldiagatik. Proiektuaren nondik norakoak azaldu eta herritarren zalantzak argituko dituzte. Proposamen horren berri gainera, diptiko baten bitartez ere jasoko dute auzokoek.