
«Elkartasunetik konpromisora pasateko prest agertu da Lekeitioko herria». Horixe adierazi dute Libre taldeko kideek eta Lekeitioko kultur eragileek zapatuko Libre Galari aipamena eginda. «Oso ondo joan zen guztia».
Ikusgarri zine aretoa ia bete egin zen, eta Libre taldeko kideak eta herriko kultur eragileak oso gustura agertu dira herritarrek emandako erantzunagaz.
Deiadarragaz hasi zen gala, txalaparta doinuak lagun. Atxiloketen irudiak ikusi zituzten aretoan bildutakoek. McOnak eta Sajiren doinuak entzun ziren ondorengo minutuetan. Eta haien atzetik Miren Agur meabe eta Txili Lauzirikak bereren beregi sortutako testua irakurri ziren.
Gaizka Likonak hartu zuen hitza hurrengo minutuetan: herrikide guztiei konpromisorako deia egin zien. Txapelpunkek itxi zuen «emozioz betetako gala».
Harresia
26/11 eta 35/02 auzietako sententziaren zain dago Lekeitioko Libre taldea eta onartu daitekeen erabaki bakarra absoluzioa dela azpimarratu dute, «gazteek egin duten bakarra lan politikoa delako». Hori dela eta, zigorra egongo balitzateke herriko gazteak ez eramateko eta Galarrena ez zarratzeko ahaleginak egingo dituztela aurreratu dute. Horretarako Lekeitioko harresia sortu behar dela aitatu dute Libre taldekoek.