Botere ekonomikoak gehiengo sozialaren aurka zuzentzen duen eraso guztiei aurre egiteko helburuari jarraituz, aste osorako ekintzak antolatu ditu Ondarroako Eskubide Sozialen Kartak.
Herritarrek ekonomia eraldatzeko tresna: Koop 57 SCCL finantza etiko eta solidarioak hitzaldia egingo da bihar, 19:00etan hasita, Kofradia Zaharrean. Domekan, berriz, Eskale Berriak kale antzerkia egongo da ikusgai.
Iritzia emateko bidea
Beste alde batetik, herritarrei «alternatiba izan» eta Euskal Herriko eragileen eta norbanakoen artean osatuko den akordio sozialean parte hartzeko deia egin diete. Kartaren inguruko esku orriak bidali dituzte etxeetara, ekarpenak zelan egin azalduz. Martxoaren 31ra jasoko dituzte ekarpen horiek, Alamedan eta Kamiñazpiko parkean ipini dituzten gutunontzietan edota kartaondarrun@gmail.com helbidean.