Patxi Juaristi markina-xemeindarrak eta Erramun Osa ondarrutarrak euskaltzain urgazle diplomak jasoko dituzte barikuan
Datorren barikuan, martxoak 28, euskaltzain urgazle berriei diplomak banatuko dizkie Euskaltzaindiak Bilboko egoitzan egingo duen ekitaldian. 2013ko otsailaren 22an, Euskaltzaindiak Bilbon egin zuen osoko bilkuran, 14 euskaltzain urgazle berri izendatu zituen; euren artean Patxi Juaristi Larrinaga markina-xemeindarra eta Erramun Osa Ibarloza ondarrutarra.
Akademiaren batzorde akademikoetan lanean ari diren pertsonak dira guztiak, 2005. urtetik gutxienez.
