Urre-Emetal enpresak eraikiko du Barroeta futbol zelaia lotuko duen zubia. Joan den egueneko osoko bilkuran adjudikatu zituen lanak Markina-Xemeingo Udalak.
Hamalau enpresa aurkeztu ziren lehiaketara eta guztietatik Urre-Emetal enpresaren eskaintza izan dela hoberena azaldu du udalak. «Obrari berari lotutako eskaintza zein eskaintza ekonomikoa kontutan hartuta aukera onena izan da», zehaztu dute.
Lanak 1.019.000 eurotan adjudikatu zaizkio, eta, behin lanak hasita, urtebeteko epean zubia egitea adostu dute.
Lanak noiz hasiko diren zehaztu barik dago oraindik, baina, datorren astean batuko dira Markina-Xemeingo Udala eta Urre-Emetal enpresa.