
Apirilaren 5erako deitu du Euskal Herriko mugimendu feministak mobilizazioa, 17:30ean,
Gure gorputza, gure erabakia! lelopean. Ondarroatik autobusa egongo da hara joateko, 15:00etan Itsasaurreko autobus geltokitik irtenda.
Autobusaren kostua pertsonako 5 eurokoa izango da, eta dirua autobusean bertan ordaindu beharko da.
Ezin dutenek ordaindu, ikasleek eta langabezian daudenek, adibidez, doan egin ahalko dute joan-etorria.
Joan nahi dutenek
izena eman behar dute, Etxelila Emakumin Topalekuan:
94-613 40 08 telefono zenbakian edo
etxelila@ondarroakoudala.net posta elektronikoan.