
Letraukuko etxebizitza sozialak hutsik mantentzea kritikatu dio Lekeitioko EAJ-PNVek udalari. Lekeitioko Udalak alokairuan emateko 11 etxebizitza sozial ditu Letraukuan eta bi urte eta erdi luzetan etxebizitza horietatik bostek hutsik jarraitzen dutela salatu dute. Gainera, azaroan, gainontzeko sei etxebizitzen alokairua bukatzen dela jakitera eman du EAJ-PNVk eta berriz herriratu beharko liratekeela diote.
Bilduk, etxebizitzak alokatu ahal izateko oinarriak egiten bi urte eta erdi daramatela ere salatu du EAJk, eta oinarriak eta itxaron zerrenda lehen bai lehen prestatzea eskatzen diote udal gobernuari.
Apirilaren amaierarako
Letraukuako alokairuzko etxebizitzen oinarriak prestatzen dabiltzala jakitera eman du Lekeitioko Udalak, «ahal bait arinen etxeak beteteko prozesuari hasiera emateko». Horretarako udalaz kanpoko teknikari batekin dabiltza lanean, baina, lege aldaketak direla-eta, «nahi baino gehiago atzeratu zaie prozesua». Azken ikutuak eman eta apirilaren bukaeran alokairuzko etxeak eskuratzeko prozesuaren oinarriak kalean egongo direla aurreratu dute.