'Emakumeak kamera atzean' ikastaroan egindako trailerra estreinatuko dute bihar, Ondarroako Etxelilan
19:30ean izango da trailerraren estrainaldia. Sarrera librea eta doakoa izango da. «Gaztea, heldua edo zaharra izan; bertokoa izan betidanik, herrira etorri barria edota alboko herrikoa izan, gizonezko sentitu, andrazko edo beste mila aukeretako bat, guztiok zarete ongietorriak», esan dute antolatzaileek.
Grabaketarako lekua utzi dietenei eskerrak eman nahi izan dizkiete.