
Geoparkeen Europako Sarearen 33. Koordinazio Batzarra ari da egiten, Huescan (Espainia), Sobrarben. Gaur hasi da, «Geoparkeen sarearen azken pausoak aztertu eta kideen arteko jarduerak eta programak koordinatzeko» helburuari jarraituz, eta zapatuan amaituko da,
Leire Barriuso Geoparkeko kudeatzailea eta Asier Hilario zuzendari zientifikoa dira euskal ordezkariak topaketan. Lau urtetik behin, Geoparke izaera berresteko azterketa zorrotza gainditu behar izaten Sareko kideek. «Euskal Kostaldeko Geoparkeak uda honetan jasoko du Geoparkeen Europako Sareko ebaluatzaileen bisita. Sobrarbeko bileran jakinaraziko da ofizialki bisita hau noiz izango den», eman du jakitera Geoparkeak. Euskal Kostaldeko Geoparkea 2010. urteaz geroztik da sareko kide.
Europako topaketekin batera, Espainiako Estatuko Geoparkeen Foroak ere batzarra egingo du egunotan Sobrarben. Euskal Kostaldeko Geoparkearekin batera, Sobrarbe (Huesca), Katalunia Erdigunea, Maestrazgo (Teruel), Villuercas (Caceres), Cabo de Gata (Almeria), Subbetika (Kordoba) eta Sevillako Ipar Mendilerroa.