'Konpota' antzezlana ikusteko aukera egongo da bihar, Ondarroako Kofradia Zaharrean
Udal kultur batzordearen eskutik ailegatuko da emanaldia, 20:30ean.
Pablo Ibarluzeak zuzendu du Konpota, Phillipe Gaulierren testu bat oinarri hartuta. Umoreak eta hausnarketak egingo dute bat agertokian, gairik gai, Gernika-Lumoko Eneritz Artetxe aktorearen bitartez. Sarrerak Zurrumurru liburudendan daude salgai, 3 eurotan.