
Eskualdeko beste herri askoretan egin legez, Mendexan ere Gure Esku Dago ekimena aurkezteko deialdia zabaldu dute domeka eguerdirako.
Hitzordua 12:30ean ipini dute herriko plazan
Gure Esku Dago, baita mendexarronean ere! lelopean, eta antolatzaileek lehen aurkezpen batzar honetara «herriko jende guztia eta taldeak gonbidatu», eta hauei animatzeko deia luzatu diete.
Mendexan egingo den lehen batzarra izango litzateke. «Herritarrei begirakoa eta ofiziala izatea nahiko genuke», azaldu dute ekimenaren antolatzaileek.
Lehen batzar honetan Gure Esku Dago ekimena zertan datzan aurkeztuko eta azalduko zaie domekan batzen diren guztiei. «Hori guztia hobeto azaltzeko laguntzeko gure asmoa aurkezpeneko bideoa eta kantua ipintzea da», gaineratu dute.
Batzarrean egingo diren gauzez gain, ekimenaren materiala ere saltzen egongo da Mendexan. Hala nola, elastikoak salduko dituzte eta metroen salmenta egiten ere hasiko dira. «Nahi duenak eskuragarri izango ditu metroen salmenta txartelak».