Mutrikuko II. Mendiz Mendi jardunaldien azken emanaldia izango da bihar, Badi bodegoian
Emanaldia 19:30ean hasiko da: Todrako eztarrietara bidaia.
Ruben Saenz eta Dabi Rodriguez mutrikuarrak eta Unai Alvarez ondarrutarra izango dira hizlariak. Joan den Gabonetan Marokon egon ziren eskalatzen, Todrako Zintzurretan, eta hango esperientzia kontatuko dute.
Gaurko emanaldiak itxiko ditu aurtengo mendi jardunaldiak. Burumendi eta Sorginerreka talde antolatzaileak “pozik” agertu dira herritarrek emandako erantzunarekin. “40 bat lagun batu dira emanaldi bakoitzean, eta giro oso ona izan dugu”, azaldu dute.