
Energiaren Euskal Erakundearen eta Mutrikuko Udalaren artean sinatutako hitzarmen baten baitan, Mutrikuko Olatuen Planta barrutik ezagutu ahal izateko bista programatuak egingo dira urte guztian. Lehen bisitak zapatuan egingo dira, 11:00etan gaztelaniaz, eta 12:30ean euskaraz.
Bisiten iraupena ordu betekoa izango da, eta prezioa 2 eurokoa pertsonako.
Ezinbestekoa da aurrez Mutrikuko Turismo Bulegoan izena ematea. Martxoan, astelehenetik eguenera, 10:00etatik 14:00etara, eta bariku-zapatuan 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara egongo da zabalik bulegoa. Telefonoz deituta – 943-60 33 78 eta posta elektronikora idatzita –turismo@mutriku.net– ere egin daitezke erreserbak. Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz egin ahal izango dira.
Orain arte zehaztutako egunez gain, eta batez ere taldeei zuzenduta, aurrez ezarritako egun eta orduetan bisita gidatuak erreserbatu ahal izango dira, orduan ere aurrez Mutrikuko Turismo Bulegoarekin harremanetan jarrita.
Estrategiak bateratuz
Bisita gidatuen zerbitzua Energiaren Euskal Erakundeak babesten du, Atlantic Power Cluster deritzon proiektu europarraren bidez, EEE parte hartzen ari den egitasmoarekin. Haren helburua Europan itsas energien alorrean estrategia bateratua sortzea da.