Ekozain ekologi taldeak
Zuhaitz Eguna antolatu du domekarako. Bekobenta Eskola Publikoaren alboan dagoen
Areitzaga ingurua garbituko da aurten. Sasiak kendu eta aretxak landatuko dituzte bide bazterrean gunea txukuntzeko. Gainera, lehendik zeukan izena berreskuratu nahi diote, eta horretarako, egurrezko seinale bat jarriko dute inguru horren izenagaz: Areitzaga. «Gune horreri seriotasun bat emoteko modua izango da», adierazi dute Ekozaingo kideek.
10:00etan jarri dute ordua batzeko,
Arkupean.
Bestalde,
Ahaztutako Basoak izeneko dokumentala emango dute barikuan,
19:00etan, kultur aretoan.