Konpota antzezlana ikusteko aukera egongo da zapatuan, 20:00etan Uhagon kulturgunean. Konpota, Philippe Gaulierren
La compote de… bakarrizketaren euskarazko bertsioa da. Antton Lukuren itzulpenari esker, lehen aldiz, Gaulierren lanaz gozatzeko aukera dago euskaraz.
Pablo Ibarluzeak zuzentzen du antzezpena, eta bakarrizketa kaotiko baten murgiltzen da Eneritz Artetxe aktorea. Umorea, tragedia, eta errezeta batzuk tartekatzen dira antzezlanean, eta emakumeek historian zehar eduki duten paperari buruz berba egiten du Artetxek, ironiaz, umorez, eta amorruz.
Sarrerak Uhagonen bertan erosi ahal izango dira 5 eurotan. Uhagoneko bazkideentzako, berriz, 3 euro balioko dute.