Urre mailako Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketako finala jokatuko du domekan, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, Ugaitz Mugertza aizkolari mutrikuarrak. Aitzol Atutxa II.a izango du bikote.
Donato Larretxea beratarrak eta Felix Etxebarria zigatarrak osatutako bikotearen kontra neurtuko dira mutrikuarra eta dimarra.
Bikote bakoitzak modalitate desberdinetan banatutako hamasei mozketa egin beharko ditu.