2014ko Paskuetako Idi Probak, 61. Sari Handia lehiatuko da Etxebarriko probalekuan apirilaren 17tik 22ra.
Probetan parte hartu nahi dutenek, apirilaren 6an eman beharko dute izena, 12:00etatik 13:00etara bitartean Etxebarriko udaletxera deituta. Parte hartzeileen zerrenda osatutakoan, saioak zehaztuko dituzte.
Aurten ere sari handiak egongo dira jokoan. Danetara,
12 mila euro baino gehiago banatuko dituzte saritan, eta gutxienez 25 untze egiten dituzten idi pareek, 400 euroko dieta jasoko dute.
Etxebarriko Paskuetako Idi Probetako irabazleak 1.600 euro, mantak, txapela eta oroigarria eramango ditu etxera. Danetara, hamabost sari aurreikusi dituzte, txikiena, 450 eurokoa.
Bestalde, Lea-Artibai eskualdeko lehenengoari 300 euro eta akuilu sorta emango dizkiote sari modura.
Probak, El Corte Ingles sarietarako baliogarriak izango dira.