Baimen bereziak zozkatuko dira Markina-Xemeinen lehiatuko den Euskal Herriko itzuliaren azken etaparako
Markina-Xemeingo Udalak sei txartel zozketatuko ditu herritarren artean Euskal Herriko itzuliaren azken etapari begira. Apirilaren 12an jokatuko da azken etapa, erlojuz kontrako proba, eta podium inguruetan ibiltzeko baimena emango duten sei txartel berezi zozketatuko dituzte. Txartel horretako bat lortu nahi duenak udaletxeko harreran eman behar du izena, barikuko 13:00ak baino lehen. Irabazleen izenak astelehenean emango dira ezagutzera.
Beste alde batetik, itzuliaren inguruko batzar informatiboa egongo da eguaztenean, 20:00etan, kultur aretoan.