
Ikasleak, iazko topaketetan, Aulestin.
Hilaren
21etik 26ra, goizetik gauera, antzerkia arnastuko da Aulestin.
Bederatzigarren urtez jarraian Artedrama topaketak egingo dituzte bertan, eta urtetik urtera publikoaren harrera hobea du gertaera horrek. Urte luze hauetan jardunaldiok euskal antzerkiaren panoraman izen bat hartu dute, eta horrekin guztiarekin batera, Aulestik berak ere bai.
Artedrama Plataforma
ekintza, drama, antzerkia eta artearen lengoaia unibertsalak ikertzeko eta sortzeko bokazioarekin jaio zen; eta hori egin nahian dabiltza Aulestin 2006. urteaz geroztik. Ordutik, arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dutenen topagunea bihurtu da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen den gunea da. «Profesional zein ikasleei zuzendutako jarduera da; beti ere, Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenen arteko eztabaidak eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin», azaldu dute antolatzaileek.
Beti egin modura,
egunez antzerki tailerrak egingo dituzte, eta gauez emanaldiak.
Artedrama Plataforma ekintza, drama, antzerkia eta artearen lengoaia unibertsalak ikertzeko eta sortzeko bokazioarekin jaio zen; arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dutenen topagunea bihurtu da
Tailer horiek ematen
bost irakasle ezagun eta esperientziadun ariko dira:
Leire Ucha, Ander Lipus, Julia Marin, Ximun Fuchs eta Margarita Altolaguirre. Aurten, denetara, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako
14 ikasle izango ditu Artedramak. Aztertzen eta jolasten ibiliko dira topaketek irauten duten denbora tartean horretan. «Izena eman dutenak iaz baino gehiago izan diren arren, batzuk kanpoan geratu behar izan dira. Izan ere, plaza mugatuak genituen», iragarri dute Artedramaren antolatzaileek.
Hamalau ikaslek parte hartuko dute aurten Artedrama topaketetan; irasleak bost izango dira: Leire Ucha, Ander Lipus, Julia Marin, Ximun Fuchs eta Margarita Altolaguirre
Hala nola,
Leire Ucha bilbotarrarekin batera, sei orduko ikastaroan norberaren komizidadea bilatzen hasiko dira. Ucha Antzerkiola Imaginarioa taldean hasi zen, eta geroztik, hainbat antzerki taldetan egin du lan. Zineman ere hainbat pelikulatan parte hartu du, azaroan estreinatu zuten Alaba Zintzoa filman, esate baterako.
Ander
Lipusekin ere 6 orduko ikastaroa egingo dute ikasleek. Denbora tarte horretan
aktorearen tresnak landuko dituzte, eta, ostean, gai konkretu baten inguruan egingo dute laborategi lana. Madrilgo William Layton Antzerki Laborategian egin zituen lehen ikasketak Lipusek, eta 1998an Antzerkiola Imaginarioa taldea sortu zuen. Orduz geroztik, aktore eta zuzendari lanetan ari da. Gaur egun, Hamlet obran dabil aktore lanetan.
Julia Marin donostiarrarekin, berriz,
12 orduko ikastaroan testua jorratzen ikasiko dute partehartzaileek; eta berau musika partitura bat balitz bezala landuko dute. Marinek Mephisto lanaren itzulpena egiteari ekin zion 1995ean, eta ordutik makina bat obra euskaratu ditu. Donostiako Arte Eszenikoen tailerrean irakasle da azken hamar urteetan.
Ximun Fuchs nafarrak, aldiz,
Hamlet antzezlana ardatz hartuta,
12 orduko ikastaroa emango du. 1974an sortu zen antzerkilari, taula zuzendari eta musikaria, eta Le Petit Théatre de Pain antzerki tropako sortzaile eta partaidea ere bada. Europako hainbat antzokitan ibilia da bere obrekin. 2013ko udazkenean estreinatu zuten Hamlet zuzendu berri du.
Lipusek eta Uchak seina orduko ikastaroa emango dute, komizidadeta eta aktoreen tresnak lantzeko, hurrenez hurren; Marine, Fuch eta Altolagirrerekin testua jorratzen, Hamlet antzezlana aztertzen eta kontrol mentala lantzen ikasiko dute ikasleek
Azkenik,
Margarita Altolagirre lezotarrak ere 12 orduko ikastaroa eskainiko du. Daniel Mullerren eta Grotowskiren Alphabetoan oinarrituta,
kontrol mentala, erlaxazioa eta gorputz mintzaira hezitzen lagunduko die topaketatetan parte hartuko duten 14 ikasleei. Ur konpainian hasi zen 9 urterekin, eta Arte Dramatikoko karrera egin zuen Kent Canterburyko Unibertsitatean. Abeslari profesionala da, baita bikoizlaria, aktoresa, zuzendaria eta irakaslea. Une honetan mikroeszenan lanean dabil idazle eta zuzendri gisa, eta energia eszenak lantzen ditu Maeterlinken, Los Ciegos obrarekin.
Aurtengo programaren nondik norakoak
Aurtengo Artedrama topaketen programa bete-bete dator. Iaz martitzenean hasi baziren ere,
aurten astelehenean hasiko dira, «gauza gehiago» egiteko. «Euskal Herri mailan euskaraz gero eta obra gehiago ari dira taularatzen, eta horien guztien artean aukeraketa bat egin dugu. Antzezlan dexente dago programatzeko eta hori oso pozgarria da, baina dena ezin dugu astebetean ekarri. Aulestiko herria antzerki zalea da oso, eta antzerkiarekin gozatzeko gosez egoten dira. Antzerkia ulertzen dute, eta euren bizitzako beste parte bat bezala sentitzen dute», nabarmendu dute topaketen antolatzaileek.
Ander Lipusen esanetan, aurten, Euskal Herri mailan euskaraz egin diren obra guztien artean aukeraketa egin dute. Dena den, topaketak irauten duten bitartean guztiak ezingo dituztela landu gaineratu du
Gauzak horrela, Aulestin ipuin kontalariek «ondo funtzionatzen» dutela ikusita, Itziar Rekalderen narrazioekin hasiko dituzte gaueko emanaldiak. Zubi deialdian, euskarazko antzerki lanak bultzatzen dituen proiektuan, irabazle atera den
Konpota obra ere bertan taularatuko dute. Horrez gain, Euskal Herri osoan bira ibili den
Hamlet ere ikusteko aukera egongo da.
Orain arte ez modura, “krisia tarteko”, barikuko eta zapatuko emanaldietan sarrera txiki bat kobratuko dutela iragarri dute antolatzaileek
Puntu esperimentala ere izango du aurtengo egitarauak.
Poza. Zergatik dantzatzen dute bosniarrek? antzerki garaikideagoa hurbilduko dute Aulestira. Metro koadroka konpainiaren lan horretan disziplina anitzeko jokoa aurkeztu du. Ez da antzerkia bere heinean bakarrik; arte plastikoak, musika, poesia… Denetik landuko ditu. Hori guztia herrira begira «aberatsa» iruditzen zaie antolatzaleei. Aurten, ostera, ez da Ipar Euskal Herriko obrarik izango, baina, horren ordez, Durangoko Karrika taldearen pieza amateur bat ekarriko dute.
Berritasuna: orain arte ez bezala, eta krisia tarteko,
barikuko eta zapatuko emanaldi nagusietan sarrera txiki bat kobratuko dutela.
Barikuko emanaldia ikusteko 3 euroko sarrera ordaindu beharko da, eta zapatuko emanaldiak ikusteko 5 eurokoa.
EGITARAUA-Artedrama_2014