
Berriatuko musika eskolako irakasleek kontzertu didaktikoa eskainiko dute barikuan, bideo gelan, 11:30ean hasita. Musika eskolan irakasten diren tresnen aurkezpena egingo diete umeei, eta gustukoak dituzten kantuak joko dituzte, azalpenak emanaz.
Ondarroako Unanue musika eskolak antolatuta, berriz, Musika Eskolako Bandaren eta Ondarroako Metal Taldearen kontzertua izango da, barikuan, 19:30ean hasita, Kofradia Zaharrean.
Azkenik, zapatuan, 12:30ean, Mutrikuko udal musika eskolaren emanaldia izango da, Zabiel kultur etxean. Hiru taldek hartuko dute parte: Mutrikuko Avanti eta Helbide bat taldeak eta Pasaiako White Storm taldea. Herriko taldeek Roberto Bergara izango dute zuzendari, eta pasaitarrek Josu Elberdin. Hamalau abesti ezagunez osatutako pop-rock errepertorioa eskainiko dute hiruren artean. Besteak beste, Barbie girl, Señorita, More than friends, Talk dirty eta Hegal egiten joko dituzte.