Eguaztenetako merkatuan postua jartzeko zerrenda zabaldu du Lekeitioko Udalak
Ateako kale salmentako 6, 11 eta 16 postuak libre daudela eta, zerrenda bat zabaldu du Lekeitioko Udalak postu horreek adjudikatzeko. Kale salmenta urteko eguazten guztietan egiten da, jai eguna denean izan ezik. Kasu horeetan, martitzenean edo eguenetan egoten da merkatua. Postu bakoitza 8 metrotakoa da.
Zerrenda hori gainera, hiru urte barru libre geratu ahal diren salpostuak adjudikatzeko erabiliko dutela jakitera eman du udalak. Hau da, 2017ko maiatzaren 1era arte.
“Erabiliko den irizpide nagusia gaur egun Ateako kale salmentan saltzen diren generoetatik zerbait apartekoa eskeintzea izango da”, azaldu du udalak. Baina, irizpide horregaz posturik ezin badute adjudikatu, libre dauden postuak zozketa bidez adjudikatuko direla zehaztu dute.
Zerrendan izena emateko azken eguna apirilaren 28a izango da, 14:00ak arte.
