Errigorak udaberriko kanpaina berria jarri du abian
https://www.youtube.com/watch?v=2eDGrfJCbDY Udazkeneko kanpaina egin eta gero, oraingoan ere Nafarroa hegoaldeko nekazaritzarekiko harreman iraunkorragoak eta egunerokoagoak eraiki nahi ditu Errigorak. Bide horretatik, udaberriko kanpaina jarri du abian. Oraingoan oliba olio eskologikoa eskuratzeko aukera zabaldu du taldeak. Kanpaina, ostera, ez da udazkenean egin modukoa izango. Hots, ez du orduko dimentsio berbera edukiko. "Herri jakin batzuetan egingo da". Horrela ba, Lea-Artibain eta Busturialdean Lekeition, Ondarroan, Aulestin, Gernika-Lumon, Bermeon eta Natxitun jarri dute kanpaina abian.
Errigoraren eta proiektuarekin bat egiten dutenen erronka gune bakar baten ahalik eta eskari gehien batzea da. Horretarako, herritarrak komunitatea sortzera deitu ditu ErrigorakBada, merkatu prezioan olioaren prezioa 27 euro denean, Errigorak, ekoizlearekn harreman zuzena edukita, 16,5 eurotan eskaintzen du olioa. Herritarrek bost litrotako oliba olio birjina eskuratu ahalko dute, 16,5 eurotan. Bost litrotako oliba olio birjina ekologikoa 22 eurotan dago eskuragai. “Lau bidoitako kutxa edota banaka hartu ahal izango dira”. Eskaerak apirilaren 15erako (egun hori barne) egin beharko dira. Eskearek egiteko, Errigorak kanpaina abian jarri duen herri bakoitzean posta elektroniko bat ere jarri du eskura (Adib.: ondarroa@errigora.org). Olioaren eskaintza amaitzen denean, ekainaren 15era arte kontserba saskiak egongo dira eskuragai (4 edo 5 sorta egongo dira aukeran): zainzuri sorta, orburu sorta, piper sorta, potxa sorta… Horiek eskuratzeko, eskaerak ekainaren 15era arte egin ahal dira (egun hori barne). Eskaera horiek egiteko orain arteko bideak jarraitu beharko dira. “Euskal Herriko txoko ezberdinetara nafar produktuei bide berriak irekitzea dugu helburu eta horretarako udazkenean egin genuen kanpaina arrakastatsuak baldintza ederrak eskaini dizkigu. Beraz, ezin uler genezake udazkeneko kanpaina udaberrirkorik gabe, eta alderantziz. Bi kanpainak ekimen berdinaren parte dira, biak apustu berberaren zutabe dira”, azaldu dute Errigorako kideek.
Kontsumo bide berriak zabaltzearen alde egiten du Errigorak; nafar produktuak momentu jakin baten kontsumitzetik ohiko kontsumo ohituretara pasatzea da Errigorak proposatzen duenaBide horretatik, kontsumo bide berriak zabaltzearen alde egin du oraingoan ere Errigorak. Hau da, momentu jakin baten nafar produktuak kontsumitzetik, ohiko kontsumo ohituretara pasatzea da Errigorak beste behin ere proposatzen duena. “Adibidez: urtean 24 zainzuri lata edo 20 litro olio kontsumitzen baditugu, posible al da hemengoak eta ez urrunekoak izatea?”, diote Errigorakoek. Helburu horri jarraituz, urrunekoen produktuak kontsumitu ordez, Nafar hegoaldeko produktuak norbere kontsumo ohituretan txertatzea da Errigorak bultzatzen duena. “Udazkeneko saskian dastatu eta gustatu zaigun hori, prezio zuzen eta erakargarrian urte osorako eskuratu ahal izatea da gakoa”. Ondokoak dira Errigorak proposatzen dituen bide berrien ezaugarriak:
- Ez du udazkenekoaren dimentsioa hartuko: herri jakin batzuetan garatuko da
- Publizitate ahalegina neurtuagoa izango da
- Urteroko kontsumo-erreferentzia bilakatu nahi du horretarako prest dauden familia eta lagunentzat. Adibidez: modu horretan urtero olioa eskuratzeko aukera egongo da.
- Auzolanean, elkarlanean edota taldean antolatzeak emango digu aukera modu praktikoan nafar ekoizleekin era honetako bideak garatzeko.