
Zapatuan, Euskal Herriko Itzuliaren erlojupekoak irauten duen bitartean, Biskaibuseko autobusak ez dira Markina-Xemeindik pasatuko baina, Bilborainoko autobus zerbitzua mantendu egingo da, Ondarroarekin lotura eginda. Ondarroan, betiko orduan irtengo dute Bilborako autobusak eta
suhiltzaileen pareraino ailegatuko dira. Hantxe hartu beharko du autobusa Markina-Xemeindik Bilbora joan nahi duenak.
Hauxe izango da Markina-Xemein eta Ondarroa artean egongo diren autobus berezien
ordutegia:
Ondarroatik
13:45ean, 14:45ean, 15:45ean, 16:45ean eta 17:45ean irtengo dute.
Markina-Xemeindik,
14:10ean, 15:10ean, 16:10ean, 17:10ean eta 18:10ean irtengo dute.