Itzuliko sariak prestatzen dabiltza Markina-Xemeinen
Barikuko etapa amaierarako eta zapatuko etaparako sari bereziak prestatzen dabiltza Markina-Xemeinen. Udalak, Jose Pablo Arriaga herriko eskultoreari egin dio eskaria eta Arriaga oroigarri bereziak prestatzen dabil egunotan bere tailerrean. Amets Txurruka Etxebarriko txirrindulariari ere, omenaldia egin nahi dio udalak eta beretzako ere zer edo zer berezia egingo dute.