Maiatzaren 4an jokatuko du Aretxabaletak bere lehen final handia
Olaizola II eta Aretxabaleta, eta Irujo-Barriola eta Xala-Zubietarean arteko partidatik garaile geratzen den bikotearen arteko binakako finala maiatzaren 4an jokatuko dela jakitera eman dute Pilotako Ligen Enpresek. Juan Martinez de Irujok finalerdietako partida atzeratzea eskatu zuen eta ondorioz finalaren data ere aldatu behar izan dute. Data astebetez atzeratu bada ere lekua berdina izango da, final handia Bilboko Bizkaia frontoian jokatuko da.