
Antxoa, iaz, Ondarroako portuan
«Ondarroako antxoa dela esanda saltzen ari diren antxoa ez da hemengoa», esan dute Kalare Deuna Kofradiako arduradunek, azken egunetan hainbat saltokitan etiketa hori erabilita antxoa saltzen ari direla jakinda. «Badakigu hori esatea erakargarria dela, era horretan saldu egiten dela, baina gezurrik ez esan», adierazi du kofradiako benta arduradunak. «2014ko lehen hiru turrunak joteko dauzkagu. Ondarroan ez da antxoarik sartu», azpimarratu du.
Oraingoz, Laredon lehorreratu dute arrain preziatua.