Q sukarraren sintomak
- Inkubazio epea 10 eta 40 egun artekoa da.
- Infekzioen erdiak sintomarik gabeko infekzioak direla. Horietan infektatutako pertsonak ez du gaitzarik garatzen, edo sintomatologia oso arina izaten du.
- Sintomak agertzen direnean gripearen antzekoak dira: sukar handia, mialgiak, buruko mina…; baita eztul lehorra ere.
- Gaixo askorengan ezohiko pneumonia agertzen da, urriagoak izanik -baina baita larriagoak ere- gibel edo bihotzeko kalteak.
- Q sukarraren aurkako terapia kloranfenikol eta tetraziklinen erabileran datza, aho-bidetik. Kasu larrietan zain barneko bidetik aplikatzen dira bi antibiotiko horiek.