


https://www.youtube.com/watch?v=fzKGGLmpH9w Hiru turrunak jo dituzte gaur, 12:30ean, Ondarroako portuan. Antxoagaz bidean ziren Colindres eta Laredoko hiru itsasontzi, eta 13:00etarako espero zuten portura ailegatzea. Esperotakoa bete egin da, eta 12:50ean Colindresko Manuel Padre Segundo itsasontziak egin du sarrera. 12:55 orduko lehen antxoa kaxa kofradiako bentara eraman eta pisatzen ari ziren.