Ibai Erkiaga lekeitiarra Jai Alai World Tour txapelketako lehen postuan jarri da Hondarribian erabaki den bigarren Pro-Am txapelketa irabazi ondoren. Finalaurrekoa Hossegorren (Okzitania) jokatu zen Aste Santuko asteburuan, eta Moresmau-Erkiaga II.a eta Egiguren II.a-Etcheverry sailkatu ziren finalerako. Finala Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan jokatu zen barikuan eta Erkiaga eta Moresmau izan ziren garaile. Puntu horiek jarri dute Erkiaga aurreneko postuan.
Erkiaga eta Moresmau, Egiguren eta Etcheverry-riĀ pareko ibili ziren baina Moresmauk eta Erkiagak hartu zuten aurrea partidu osoan. Lehenengo set-a 12 eta 15 irabazi zuten, eta 11 eta 15 bigarrena.
Eusko Jaurlaritzak eta Munduko Pilota Biltzarrak antolatu dute Jai Alive World Tour txapelketa sorta. Pilotari profesionalak eta amateurrak elkartzen dituzten hainbat Pro-Am txapelketek osatzen dute bira. Lehen txapelketa hilaren hasieran egin zuten Bilbon eta bigarrena Hossegorren. Hurrengo asteetan Gasteizen eta Bartzelonan jokatuko dira. Udan, aldiz, Master Series txapelketak antolatuko dituzte.