Udalak
plana uda ostean diseinatuko badu ere, uda aurretik planaren oinarri izango den eta egun herrian dagoen egoera zein den bistaratzeko diagnostikoa egingo du. Lehenengo etapa horretan, udalak parte hartze prozesu bat jarriko du martxan.
Udaberriko plana moduan aurkeztu du Markina-Xemeingo Udalak berdintasun planaren lehenengo fasea. Eta horretan herritarrek parte hartuko dute. Izan ere, parte hartze prozesua zabalduko du udalak. Prozesu horrek
ondoko helburuak ditu: herrian emakumeen eta gizonen aukera berdintasunaren inguruko diagnostikoa egitea, horren inguruan hausnarketa egitea eta egoeraz jabetzea. Eta datozen urteetan plana gauzatu ahal izateko baldintza egokiak bilatzea eta horiek bermatzea ere helburuen barruan sartzen dira. Horretarako, «lagungarri izango den giroa lortu eta jarrera aktiboak sustatu» beharko direla gaineratu dute udal ordezkariek.
Horretaz gain, hurrengo urteetan udalak berdintasunaren bidean jarraitu beharreko ildo eta helburu nagusiak zehaztea ere parte hartze prozesuan egin beharrekoa izango da.
Uda aurreko bilerak
Zehatz esateko, arloka banatutako zazpi bilera egingo dira uda aurretik. «Uda ostean, plana lantzeko hiru lantalde eratuko dira: bi talde herritarrekin eta bat udaleko langileekin eta ordezkari politikoekin».
Herritarrei begirako prozesua izanik, udalak herritarrak parte hartzera gonbidatu nahi izan ditu. «Emakume eta gizonen berdintasunaren lehenengo planaren diseinuan parte hartu nahi duen guztiak udaleko parekidetasun zinegotziarekin harremanetan jar daiteke». Horretarako, udal ordezkariek telefono zenbaki bat jarri dute: 689 992 766.
Aspaldiko asmoa
Izatez, berdintasun plana egiteko asmoa aspalditik datorrela jakin eragin dute udaletik. «Guk batzordea eratu genuen momentutik egin nahi genuen berdintasun plana, baina ezin izan dugu. Aurten ostera, dirulaguntza lortu dugu eta posible izan da aurrera eroatea», argitu dute udal ordezkariek.
Batzarren datak
Apirilak 30
- Emakumeen taldea. 19:00etatik 21:00etara, Uhagonen.
Maiatzak 14
- Enplegua. 13:30etik 15:30era, Uhagonen.
- Kultura. 19:00etatik 21:00etara, Uhagonen.
Maiatzak 20
- Gizarteratzea eta osasuna. 13:00etatik 15:00etara, Uhagonen.
- Kirola. 19:00etatik 21:00etara, Uhagonen.
Maiatzak 21
- Udala. 09:00etatik 11:00etara, udaletxean.
- Hirigintza, garraio publikoa eta ingurumena. 15:00etatik 17:00etara, Uhagonen.
Batzarren datak