Epaileak aginduta, Ondarroako Udalak Espainiako bandera ipini du udaletxeko balkoian
2013ko irailaren 30ean jaso zuen Ondarroako Udalak Espainiako bandera udaletxean ipintzeko ebazpena. Haren arabera, bi hilabeteko epean ipinita egon behar zen bandera espainola udaletxean. ohorezko leku batean. Hori egin ezean, alkatea inabilitatu egingo zutela ohartaraziz. Mehatxupean, “ondarrutar gehienen nahiaren gainetik eta udal ordezkarien erabaki ahalmenaren kontra”, Espainiako estatuak espainiar bandera udaletxean jartzera behartu du Ondarroako Udala, adierazi zuen Bilduk orduan. Azaroaren 28an bere ezadostasuna agertzen zuen idatzia onartu zuen Ondarroako Udalak, Bilduren eskutik.