Gorka Antxustegik Suzuki Swift-a ekarriko du Lea-Artibaiko III. Rallyra
https://www.youtube.com/watch?v=0G9AheXb5_Y
Espainiako txapeldunak atzo arratsaldean baieztatu zuen Espainiako Txapelketetan erabiltzen duen autoa ekarriko duela KPR eskuderiak hirugarren urtez antolatu duen Lea-Artibaiko Rallyra. Barikuan eta zapatuan lehiatuko da Lea-Artibaiko automobilismo proba garrantzitsuena eskualdeko errepideetan zehar. Tarte berriak igaroko dituzte 60 parte hartzaileek bi egunetan.

Hilabete askotan sekretupean gorde dituzten tarteak jakitera eman zituzten domekan KPR eskuderiakoek. Rallye gogorra izango da aurtengoa baina bai eta ikusgarria ere. Rallyari bizitasuna emateko asmoz, auzobideetan zehar sartuko dira aurten autoak, Berriatuatik Mendexara esate baterako, Iturretako igoera mitikoa berreskuratu dute eta Aginagako plazatik Etxebarrira doan tartea ere sartu dute rallyan. Bestalde, ikuskizunerako tarte bat ere gehitu diote rallyari “lasterketa errepide bazterretik baino hobeto ikusi ahal izateko”. Horrela, barikuan, Etxebarriko Miba eta Eika enpresen artean autoak hurretik ailegatzen ikusteko aukera egongo da.
Egitaraua
Ekitaldia bariku arratsaldeko 16:30ean hasiko da. Autoak Markina-Xemeindik irten eta Etxebarriko asistentzia gunera joango dira rallyari hasiera emateko. Bi tramoko bukle bakarra egin beharko dute parte hartzaileek. Bi aldiz egin beharko dute Markina-Xemein eta Iturreta eta Aginaga eta Etxebarria arteko tartea. Bien artean asistentziatik pasatuko dira autoak.
Lehenengo etapa amaituta, 20:30ak aldera, pilotu eta kopilotuak Markina-Xemeingo Arkupe aurrean egongo den podiumetik pasatuko dira rallyari buruzko zehaztapenak emateko.
Zapatuan, 08:30ak aldera hasiko da rallyaren bigarren zatia. Lau tramo egingo dituzte autoek, bakoitza bi bidar, eta bi tramoko bukle bakoitzaren ostean auto guztiak asistentziara bueltatuko dira. Goizean, Berriatua-Mendexa eta Ispaster-Ereño egingo dituzte, eta arratsaldean Markina-Xemein-Aulesti eta Urrutxua-Munitibar-Ziortza-Bolibar.
Behin rallya amaituta sari-banaketa Etxebarriko frontoian egingo da.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.