«Maitasuna eta askatasuna» batu ditu Mikel Etxaburuk ‘Hodeiak zapatetan’ liburuan
https://www.youtube.com/watch?v=JQ4CUZvi3pE Aurreko argitalpena kartzela barrutik kanpora idatzita bazegoen, oraingoa kanpotik barrura idatzita dagoela esan du ondarrutarrak. Argitalpenak amodioa, ametsak, aberria, kartzela, bakardadea eta askatasuna ditu ardatz.
«Poetak esaten zuen desio bati izena ipintzen diozunean eta desio hori lortzen duzunean izena baino ez dela geratzen. Niri hori pasatu zait. Kartzelan dagoenaren desioa askatasuna da, baina sarri askotan askatasuna lortzen duzunean izena baino ez da geratzen, oraindik ez zarelako aske». Errezitaldiak, han eta hemen Poemak «berba soilak» eta «egitura soilak» baliatuz osatu dituela dio. Esan nahi duena «argi» esan nahi duela gaineratu du. Argitaratu berri duen liburua eskuetan duela, Etxaburuk errezitaldiak eskainiko ditu Ondarroan eta beste hainbat herritan. Eako poesia egunetan ere parte hartuko du.