Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

37. Euskal Zine Bileran parte hartzeko lanak aurkezteko epea zabaldu dute

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lekeitio
2014/04/30
Azaroaren 23tik 29ra bitartean ospatuko da Lekeition 37. Euskal Zine Bilera. Eta lehiaketan ikus-entzunezko lanak aurkezteko epea zabaldu dute. Lanak irailaren 12ra arte aurkeztu ahalko direla jakin eragin dute antolatzaileek. Besteak beste, aurten, Antzar Morea emango dute antolatzaileek. Iaz “marka guztiak apurtu” zituztela esan dute antolatzaileek. “Lan talde berrituak Lekeitiok euskal zinearen kaia izan behar zuela adierazi zuen urte hasieran. Eta erronka soberan bete eta 50 film baino gehiago aurkeztu ziren lehiaketara”. Orduan hasitako bideari jarraituz, aurten ere betiko bi helburuei eutsiko die Euskal Zine Bilerak: euskarazko lan amateurrak saritu eta bidea egiten lagundu, eta Euskal Zine Bilera euskarazko zinemagintza profesionalaren bilgune bihurtu.
Lehiaketak bi kategoria edukiko ditu aurten ere, profesionalena eta amateurrena; lanak irailaren 12ra arte aurkeztu ahal dira
Lehiaketak bi kategoria edukiko ditu aurten ere: profesionalena eta amateurrena. Eta lanak aurkezten dutenek sailkatu beharko dute euren lana kategoria baten edo bestean. Halaber, kategoria bakoitzean zuzendaritza, ekoizpena, gidoia eta argazkiak sarituko direla jakin eragin dute antolatzaileek. “Profesionalen kategorian 1.600 euro eta zilarrezko antzarra izango dira sariak. Amateurrean ostera, 1.000 euro eta zilarrezko antzarra izango dira sari nagusiak”. Jaialdiko saririk preziatuena film onenaren saria izango dela azpimarratu dute. “Hori bi kategorietan emango da”. Iaz, esaterako, Peio Gutierrezen Abuztua filmak irabazi zuen profesionalen arteko film  onenaren saria; amateurren artean Oihan Vitoriaren Etxehuts filmak eroan zuen. Horrez gain, Euskal Zine Bilerak euskl zinegile gazteak ere bultzatu nahi ditu eta iaz egin modura, Gazte 22 saria emango dute aurten ere. Horrela ba, 1991ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako parte hartzaileek 600 euroko saria irabazteko aukera edukiko dute. Iaz, kategoria horretan, Josu Ximun Billabeitiak irabazi zuen, Euria lanagaz. Baina aurtengo edizioak berrikuntza bat dakar: Antzar Morea saria. “Udaleko Berdintasun batzordeak, genero ikuspegia hoberen txertatzen duen lana sarituko du Antzar Morearekin”. Beraz, sari horrekin, emakumearen presentzia zenbatekoa izan den kontuan hartuko da aurten. Antzar Morea jasotzeaz gain, sari horren irabazleak 500 euro ere eskuratuko ditu.
Aurten, estreinako, Antzar Morea saria banatuko dute; genero ikuspegitik aztertuko dute lanak Udaleko Berdintasun batzordeko kideek
Lanak aurkezteko modua ere aldatu egin da aurten. Izan ere, aurten, filmak online aurkeztu beharko dira, Uptofest plataformaren bidez (www.uptofest.com). Dena den, zuzeneko informazio jasotzeko, telefonoak eta posta elektronikoa zabaldu ditu Euskal Zine Bilerak: 94-624 34 82/656 72 81 07  eta zinebilera@zinebilera.com. Horrez gain, www.zinebilera.com webgunean ere informazio guztia dago. Oinarriak

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.