Saturrarango eta Ondarbelzko kantinak enkantera atera ditu Mutrikuko Udalak
Mutrikuko Udalak enkantera atera ditu Saturrarango hondartzako kantina, aldagelak eta komun zerbitzuaren kudeaketa eta Ondarbelzko kantinaren eta komunen zeharkako kudeaketa. Enkantea irabazten dutenek urtebetez gestionatuko dute esleitzen zaien kantina; hala eta guztiz ere, bi aldeen arteko adostasuna egonez gero, kontratuak beste urtebetez luzatzeko aukera ere izango dute, hau da, 2015eko udaldira arte.
Kantinen gestioa euren esku hartzeko interesa duen guztiek Mutrikuko Udalaren webguneko kontratatzailearen profilean aurkituko dituzte oinarriak eta baldintza guztiak: www.mutrikukoudala.net